IX Edición marcha mtb memorial Joserra.
Inskripzioa jeitsi - Descargar descripción
Jaun-Andreak:
Aurtengo urriak 2an, Joserraren Oroimenezko IX. Mountain-Bike Ibilaldia egingo da. Aurtengo martxaren antolaketa, aurrekoak baino konplikauagoa izan da, danok ezagutzen doguzan errazoiakaitik.
“Krisi” honek geurea moduko ekitaldietan be badauka eragina; horregaitik emon behar deutseguz eskerrak, ondino gehiago ahal bada, ondino doguzan laguntzaileei eta orain arte gure ibilaldian lagundu ahal izan daben guztiei. Eurei guztiei, geure esker ona.
Aurton be, “mobida” honetan sartu gara (bederatzigarrena ja), nahiz eta antolatzeko gogorrena izan.. Dakizuenez, martxa hau irabazi-asmorik bakoko martxa da, eta, mendiko bizikleta-zale batzuen ahaleginak egiten dau posible. Zuek emondako erantzunagaz ikusten dogu neke horrek benetan merezi dauela.
Aurton, maila mantentzen saiatu gara eta kontua ondo joan ez arren, ziurtatzen deutsuegu zeozer LARRIA gertatu beharko litzakeela ibilaldia ez egiteko.
Barriro be, parte-hartzea eskertzen deutsuegu, eta ziur zuetako asko barriro izango zariela Usansolon urriak 2an MTBz disfrutatzeko.
Aurton, ibilpidea zatiren baten aldatuko dogu, batez be, igaz proba osoa egin ez zenduenontzat, aurton leku barriak ezagutzeko aukera izan daizuen. Aldi berean, parte-hartzaile guztientzako ibilbide barriak gehituko doguz. Aldatuko ez doguna martxaren zonaldea izango da, Upo eta Mandoia mendiguneetako pistetatik izango dana aurton be. Ahal dogun neurrian, errepidean ez ibilten saiatuko gara. Hori bai, ibilbide osoa bizikletaz ibiltzeko modukoa izango da.
Ibilbideak bi izango dira aukeran,: 44 kilometro inguruko bidea martxa osoa egiteko eta 31 kilometro inguruko laburragoa.
Aurtengo laburra horrelaxe eta igazkoa baino errazagoa izango dala agintzen deutsuegu. Indarra hartzen dabilen 10 kilometro inguruko txikientzako martxa egiten saiatuko gara, baina martxa hori azkenean lagunduko dabenen esku egongo da batez be.
Aurton be, proba asegurauta dago (Erantzukizun Zibila) eta Galdakaoko DYA(bide laguntza elkartea) izango dogu edozein unetan laguntzeko..
Ibilaldiaren inguruko informazino guztia, hau da, inskripzino boletinak, prezioak, ordutegia, azken ordukoak,… www.usansolo.com web orrian izango dozue barriro be.
Martxa zuentzat “merkea” izan daiten ahaleginduko gara aurton be. Martxa egin ostean, argazkiak jarriko doguz web orrian, zuek guztiz debalde hartu ahal izan daizuezan.
Gainera, bizikleta dendotan be martxaren inguruko informazinoa eta izena emoteko orriak izango dozuez::Ciclos Maestre, Ciclos Yurrebaso, La Bicicleta, Ciclopolis, Ciclos Zubero, Zona Bike eta Usansoloko Unkina plazan egun berean jarriko dan standean. Stand hori, goizeko 8:00etatik 8:45arte izango dozue zabalik, nagusien urteera ordua baino 15 minutu lehenagora arte.
Helduentzat urteera 9:00etan izango da , eta umeentzat 9:30etan.
Animau zaiteze, Usansolon gaituzue zain beste MTB jai bat ospatzeko!!!
.
Joserraren Oroimenezko IX. MTB Ibilaldiaren antolatzaileak
“el TEAM” MTB taldea