Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Usansoloko jaietarako iradokizunak eta inpresioak.

Sugerencias e impresiones de Usansoloko Jaiak.
Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 17 Ene 2012 04:11

Aupa peña.

Talde baten zarata ateratzen dut (zehatzki ohiuak ta kitarrak), bi urte daramatzagu hortik kontzertuak emoten (bai gaztetxetan, bai tabernetan, bai herrijaixetan), ta Usansolo jaixetan jotzeko zer egin behar degun jakin nahiko nuke.

Hauxe da gure taldearen myspace-a:

www.myspace.com/losmolikote

Bertan etxean grabatutako abesti pare bat entzungai badaude. Bebai facebook-a dekogu, baina helbidea ez dakit nola dan (bilatu bertan Molikote).

Beno, jakingo duzuez erderaz abesten degu. 4 taldekideek leko esberdinekuak gera, Sestao, Sopela, Castro Urdiales ta neuk, izatez Elorrixotarra baina Usansolon sei urte daramatzat ta gustora. Pixkanaka pixkanaka banabil euskera abestietan sartzen (lehenengo abestia euskeraz amaitzear dago).

Ba hori, taldeari kriston propaganda egin ondoren, hortxe uzten dut galdera.

Mil esker zuen denboragatik. Ta nire zorixonik handiena Usansolo Jai Batzordeari, pasatako Ander Deunaren jaixak brutalak izan ziren (beno, bi alaba txikixekin gitxi gozatu nituen, baina koadrilen jeitsiera brutala izan zan, puzgarriak, etabar).

Gentza
Mensajes: 21
Registrado: 14 Sep 2010 02:05
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Gentza » 17 Ene 2012 21:39

Aupa Andoni,

ni Ujabako partaidea naiz, eta jaietan jo nahi izanez gero oberena Ujabako batzarretara etortea da eta gurekin berba egitea.

Hurrengo jaietarako lehen batzarra oraindik ez daukagu zehaztuta, baina gura badozu, dakidanean komentatuko dotsut.

Bertara joatearen zergaitia erraza da. Jakin behar dogu, noiz ukitu ahal dozuen, zenbat denbora, zenbat diru,...

Bueno ba zeozer gehiago jakin nahi badozu, badakizu galdetu eta ahal badot erantsungo dotsut.

Agur.

Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 18 Ene 2012 03:04

Aupa Gentza,

Gogoratzen bazara, ezaidazu noiz den batzar hori, hementxe bertan.

Ahal baldin badut handik agertuko naz.

Milesker erantzuteagatik, ea harremanetan jarraitzen garen.

Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 28 Feb 2012 11:10

Aupa Jende,

Bakarrik gogotatzeagatik, ba ahal dakizue noiz izango den UJABAren urrengo bilera?

Hilabete pare bat geldirik egon hondoren , topera jarri gera berriz ta lekuak bilatzen ari gera jotzeko. Ta hori, etxian jotzea la ostia izango litzake.

Hori zen dana, milesker.

Gentza
Mensajes: 21
Registrado: 14 Sep 2010 02:05
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Gentza » 29 Feb 2012 04:21

Aupa Andoni,

momentuz datorren astean egingo den azoka prestatzen ari gara, eta ez dugu jaietarako batzarrak noiz hasiko diren zehaztu.

Dakidanean esango dotsut. Baina seguruenik hile honetan bilduko gara.

Datorren astean esango dotsut dataren bat, ok?

Bueno egongo gara

Gentzane

Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 29 Feb 2012 04:23

Mil esker Gentzane,

Ta hori, Rock talderen bat behar eskero, hemen gaude edozertarako.

Egongo gara.

Gentza
Mensajes: 21
Registrado: 14 Sep 2010 02:05
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Gentza » 06 Mar 2012 20:54

Kaixo Andoni,

Ujabako batzarrak astelehenetan dira.

Txapelena kultur etxean batzen gara arratsaldeko 8etatik aurrera.

Nahi dozunean bertara hurbil zaitezke.

Aio.

Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 09 Mar 2012 04:09

Milesker, ahal dudanean hortik agertuko naz.

Mil esker.

Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 04 Abr 2012 10:07

Aupa Lagunok,

Badirudi azkenian ezin izango degula datorren jaixetan jo. Hurrengoan izango da.

Adibide bezala, geure jotako azken kontzertuaren argazki pare bat jartzen ditut. Madrilen izan zen, pasa dan martxoak 22an (bai, osteguna). Badirudi kontzertua internetera igo behar dabezela, jarriko det helbidea nahi duenak ikusteko.

Imagen

Begira zein pegata elegantea kitarran (Orain Madrildarrek bebai badakite zer nahi dugun Usansolotarrok):

Imagen

Ikusiko gara. Beste gauza bat, pasa dan ostegunian UJABAko kide batzu ikusi nituen kalejiran, alabekin nenbilen ta ezin izan nian geratu, hitzaldiak, bideo emanaldia ta kontzertua ikusteko. Zelan atera zan dena?

Andoni Mendoza
Mensajes: 25
Registrado: 05 Ene 2012 03:58
Contactar:

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Mensaje por Andoni Mendoza » 28 Nov 2012 04:17

Aupa Jende,

Badirudi azkenian jaixetan jotzen degula. Zapatuan izango da, Haitzama taldea teloneatzen.

Azkenian "in extremis" heltzen gara kontzertura, osasun arazoak direla ta, baina kriston goguakin. Noski, denok zagozie gonbidauta etortzeko ta gure zaratakin pixkat sufritzeko.

Milesker Gentza emondako informazioagatik, ea Ekaitzekin egoten naizen zapatuan aurrez aurre eskertzeko (telefonoz eginda dago ta).

Ea zelan ateratzen dan dena, ongi espero dut.

Gozatu jaixetan, gozatu gaixekin!!!

Responder

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 12 invitados