Página 2 de 2

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Publicado: 12 Dic 2012 23:16
por Andoni Mendoza
Orain del aste terdi bukatu ziran Usansoloko jaixak, baina orain arte ez dut idazteko une aproposik aurkitu.

Azkenian emon gendun gure kontzertua, hainbeste txapa emon eta gero. Oso ondo pasatu genuen, hori bai, zegoen kriston hotzarekin apenas ez zen inor urbildu ikustera (bararrik familia ta lagunak meatxupean).

Hoberena, kontzertu ostean taldeko guztiok jaixetan geratu giñela farran, ta kristona izan zan. Badira kontzertuaren argazki batzuk, ez dira oso ongi ikusten, baina ahal badut igoko ditudaz edonora hemen linka jartzeko.

Ta hori, kontzertuan esandakoa (norbait entzun bazuen), eskerrik asko UJABAkoei aukeragatik ta jaixak prestatzea daraman denbora ta lan mordoagatik.

Re: Zer egin behar da Usansolo jaietan jotzeko?

Publicado: 01 Oct 2013 11:33
por Andoni Mendoza
Aupa,

Pixkanaka pixkanaka badoa urbiltzen azken urteko gure kontzertuaren urteurrena. Urte honetan gainera nahikotxo mobida euki dituguz Molikote taldean. Tartean, taldearen erdia alde egin digu arrazoi ezberdinegatik, orain taldekide ohiak taldarekin arremanetan jarraitzen dabez.

Zorionez, jende berria taldean sartzea lortu dogu, ta ez dakit nola egongo dirazen gauzak pasa dan urteko kontzertua errepikatzeko, taldeko berriak jakiteko nolakoak dirazen Usansoloko Negu Gorriak.

Mila esker erantzuteagatik ta eutsi goiari!!!